XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1987
02.20 Miramonen ETBko Produkzio Zentroa inauguratu zen. Zentro berria ETBn bertan egindako saioak egiteko zen, eta Durangoko zentroa albistegientzat eta EITBko zerbitzu orokorrentzat. Ordurarte, Donostian egiten ziren saioak, San Migel Patronatuaren gimnasioan.
03.20 Txomin Iturbe, ETAko burua, kotxe istripuan hil zen Aljerian.
04.05 EITBk lehenengo aldiz hartu zuen parte era ofizialean INPUTen. Mundu osoko telebista publikoen azoka da eta ordukoan 400 lagun baino gehiago bildu ziren Granadan.
04.05 ETB1en
04.06 ETBk esklusiban emititu zuen Euskal Herriko Bira. Transmisioa egiteko Tourraren jarraipena egiten zuten kamera-taldea eta motoristak kontratatu ziren. Josetxo Lizartza eta Andoni Basabe ziren hizlariak (
04.04 Josu Ortuondo EITBko zuzendari nagusia izendatu zuten (
04.26 Gernikako Bonbaketaren 50. urteurrena zen, eta, hori dela eta, ETBk Enrique Atxa zinegilearen erreportaia bat eman zuen. Erreportaia inoiz emititu gabekoa zen eta bertan pilotu alemanen eta Gernikako biztanleen irudiak eta adierazpenak agertu ziren.
05.04 ETBko pantailetan lehenengo aldiz agertu zen haurrentzako
06.01 ETB2n Carlos Bacigaluperen
06.05 ETB2n